XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldaketa baskularrak (I)

Angela San Juan. Farma-etxe

Arazo baskularrak arterietan eta zainetan gerta litezke.

Arteriek, bihotzetik gure gorputzeko atal ezberdinetara odola eramaten dute eta beraien aldaketen ondorioz, enboliak, tronbosiak, bihotz-aldaketak... sortzen dira, heriotz-tasaren arrazoirik garrantzitsuenak dira.

Zainek gorputzeko atal desberdinetatik bihotzera odola eramaten dute, hau da, grabitate indarraren aurka joan behar du.

Beraien paretak arteriena baino finagoak direnez, errazago distenditzen dira, bertan odola bil daiteke eta ondorioz ohiko barizeak sortzen dira.

Sintoma nagusiak:

Edema, orkatila handitua eta ohiko pisutasuna.

Azkurak, odolaren presioaren aldaketen ondorioz irtetzen diren sustantzia toxikoengatik sortzen dira.

Azalaren elastizitatearen gutxitzea eta pigmentazioaren ugaritzea, sustantzia toxiko hauek azalaren egitura sortzen duten minagatik.

Azken ondorioak, ulzerak eta azalaren puskatzeak dira, odolaren presioa handitzen delako.

Arrisku faktoreak:

Mugikortasun eza. Denbora asko eserita edo zutik egoten diren egoerak. Oheratutako pertsonak.

Hegazkinean edo autoan bidaia luzeak egiten dituztenak hankak inklinatuta.

Ordu luzeak telebista ikusten egotea. Gorputzeko atal baten mugikortasun eza (igeltsoak).

Kontaktua duen kirola edo ekintzak egitea, abdominaletako presioa eragiten baitute.

Gizentasuna. Zuzenean ez, baina pisu gehiegiak ez mugitzera darama. Tronbosien eta abarren eragile zuzena ere bada.

Arropa. Arropa estuegia eta takoi altuegiak.

Haurdunaldi gogorrak.

Beroa. Zainen dilatazioa eragiten duenez, odola pilatzen baita bertan.

Oin lauak.

Estrogenoak. Emakume izateak berak dakar estrogeno gehiago izatea. Antisorgailuak hartzen dituztenek eta erretzaileek arrisku handiagoa daukate.